XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gabon - agur egin zien. Beti an zebiltzanak ziran, eta ezagunak.

- Baita zuri ere - erantzun zioten.

- Tiro-otsak entzun ditugu. Zer gertatzen da emen?.

- Atze-atzeko leiotik norbaitek jauzi ta iges egin du.

Nere alaba maitekeritan ote dabil? pentsatu zuen aitak.

- Guk ez dakigu ezer. Tiro-ots oiek esnatu gaituzte.

- Ez ote zan gero zure seme Krispin izango? Badakizu ori arrapatzeko agindua daukagula.

- Eta nor dan ezagutu gabe sutu dizkiozute orrenbeste tiro?
- Alto eman diogu, ta ez da geratu.

- Bai. Bizi edo illa arrapatzekotan ibilliko zerate.

- Etxe-inguru ontan maizegi ikusten zaituztegu beiñepein.

- Jakitezkeroz, alabak jakingo du. Guk ez dakigu ezer.

Aldegiña zan ezkero, joan ziran, biaramonean txeetasun geiago eskatuko zituztela.

Arrebak dena entzun zuen eta parrari eman zion, berdin bazekien Krispiñek igesi egin zuela-ta.

- Zer pentsatu ote dute nere gurasoak?.

Krispin, berriz, laxterka jetxita, bidea itxi etzezaioten, burnizko zurubi artatik beera, lotuta utzi zuen ontzian sartu ta berriro beste aldera joan zan, baiña kontentu, beretzat garrantzi aundiko berriak eman zizkion arrebak-eta.

Goizean, berriz, serio galdetu zion Karmeni aitak: - Nor eukanen ire gelan? Berriro parrari eman zion: (...).